ASTURAGUA, SERVICIO INTEGRAL DEL CICLO DEL AGUA, S.A.U. Bulego birtualean egiten diren eragiketek baldintza hauei jarraituko diete:
Lehenengoa. Xedea
Baldintza partikular hauen (aurrerantzean, "Baldintzak") helburua ASTURAGUA, SERVICIO INTEGRAL DEL CICLO DEL AGUA, S.A.U. (aurrerantzean, laburtzeko, "Konpainia") Bezeroen arloa ("BB") sarbidea eta erabilera arautzea da.
BBko erabiltzaileak zerbitzua baliatzen duenean, Erabilera-baldintza hauek eta zerbitzuaren bidez egiten duen eragiketa bakoitza egiteko beharrezkoak diren espezifikazioak onartzen dituela ulertuko da, baita Konpainiaren web-orrian jasota dagoen Lege-informazioa eta pribatutasunari buruzko informazioa ere.
Konpainiaren Bulego birtualaren bidez, BBko erabiltzaileak indarrean dituen kontratuekin lotutako hainbat izapide eta kudeaketa egin ditzake online.
Konpainiak Bulego birtualaren bidez BBko erabiltzaileari bidaltzen dizkion komunikazioak baliozkotzat joko dira.
Bigarrena. BBko erabiltzailea erregistratzeko prozesua. Alta BBn
Bulego birtuala erabili ahal izateko, jarraian azalduko den erregistro-prozesua egin behar da, eta Baldintza hauek onartu behar dira.
Konpainiaren BB honako hauek soilik erabil dezakete:
- Konpainiarekin kontratu bat indarrean duten bezero titularrak (aurrerantzean, "Partikularrak").
- Elkargo bateko kide diren Finka-administratzaileak (aurrerantzean, "Finka-administratzaileak").
- Konpainiarekin kontratu bat indarrean duten pertsona juridikoen Ahaldunak (aurrerantzean, "Ahaldunak").
Bulego birtualaren doako zerbitzuan alta emanez gero, ulertzen da onartu egiten direla zerbitzuaren baldintzak, pribatutasun politika eta zerbitzuaren bitartez egiten diren eragiketa eta kudeaketa bakoitzerako unean-unean erakusten diren funtzionalitateak.
Aurreko eskakizunak betetzen dituzten 18 urtetik gorakoek BBn alta emateko eska dezakete, nork bere izenean edo legez ordezkatzen dituzten hirugarrenen izenean.
Erregistro-prozesua abiarazten denean, eskatzailea identifikatzeko eta harekin harremanetan jartzeko datuak eman behar dira. Halaber, Konpainiarekin indarrean duen kontratuari buruzko informazioa ere eman behar da, BBrako sarbidea horretan oinarrituta eskatzen da eta. Ahaldunen eta Finka-administratzaileen kasuan izan ezik, BBko alta nork bere izenean eskatu behar du.
Altan bertan, edo alta eman bitartean, BBko erabiltzaileak beste pertsona fisiko batzuen datuak ematen baditu, hala jokatzeko berariazko baimena duela adierazten du. Behar bezala egiaztatu behar da hori, baimen- edo ordezkaritza-agiri baten bidez, finka-administratzaileen edo pertsona juridikoen ordezkarien kasuan, Konpainiak haien datuak erabil ditzan aipatu diren xedeetarako.
Edozein kasutan ere, datu pertsonalekin lotuta ematen duen informazioa egiazkoa dela eta datuak eguneratuta izango dituela agintzen du.
Konpainiak alta-eskaerak baztertzeko eskubidea izango du, baldin eta erregistro-prozesuan emandako informazioa eta haren sistemetan jasota dagoena bat ez badatoz.
Alta-prozesua egiten duenean, BBko erabiltzaileak Erabiltzaile-izena hautatu behar du, eta posta elektronikoko mezu bat bidaltzen zaio Pasahitza finkatzeko eta aktibazio-prozesua amaitzeko.
BBko erabiltzaileak Bulego birtualera sartzeko baliatzen duen pasahitzak gutxieneko segurtasun-eskakizunak bete behar ditu; alegia, gutxienez, sei karaktere luze izan behar du eta bina zenbaki eta hizki izan behar ditu.
BBko erabiltzailea bere profilera sartu ahalko da Erabiltzaile-izena eta Pasahitza baliatuz.
Alta telefono bidezko edo aurrez aurreko arreta-zerbitzuan ematen bada, BBko erabiltzaileak posta elektronikoko mezu bat jasoko du, Pasahitza finkatzeko eta aktibazio-prozesua amaitzeko.
BBko erabiltzaileak hitzematen du konfidentzialtasun osoz jokatuko duela Erabiltzaile-izenaren eta Pasahitzaren identifikatzaileekin.
Konpainiak ez du erantzukizunik izango Pasahitza oker edo arduragabekeriaz erabiltzen bada, hirugarrenei lagatzen bazaie, galtzen bada, lapurtzen edo ebasten badute, edo BBko erabiltzaileak iruzur egiteko aukera eman lezaketen egintzak edo ez-egiteak gauzatzen baditu.
Segurtasun-arrazoiak direla medio, Konpainiak Pasahitza aldatu ahal izango du, eta horren berri eman beharko dio BBko erabiltzaileari, behar bezala.
BBko erabiltzailearen Erabiltzaile-izenarekin eta Pasahitzarekin egiten diren izapide guztiak hark egindakoak eta baliozkoak direla ulertuko da, eta horien ondoriozko eskubideak eta betebeharrak sortuko dira.
Hirugarrena. BBko erabiltzailearen betebeharrak
BB zerbitzua baliatzean, BBko erabiltzaileak soilik izango du erantzukizun osoa.
BBko erabiltzaileak behar bezala babestu beharko ditu BBra sartzeko Erabiltzaile-izena eta Pasahitza, eta hark soilik izango du horien erabileraren gaineko erantzukizuna. BBko erabiltzaileak agintzen du egiaztagiriak lapurtu dituztelako, haiek ordeztu dituztelako edo iruzurrez erabili dituztelako susmorik izanez gero, horren berri emango duela, baldintza hauetako 6. atalean jaso diren bitartekoak baliatuz.
Pasahitza aldian behin aldatzea gomendatzen da.
Laugarrena. BBko erabiltzaileak BBn baja ematea
BBko erabiltzaileak edozein unetan eman ahal izango du baja Bulego birtualean, aplikazioan bertan dauden BBko erabiltzailearen ezarpenetan.
Konpainiak BB zerbitzuaren bidez izapideak egiteko aukera blokeatzeko edo bertan behera uzteko eskubidea izango du, berehala eta aldez aurretik jakinarazi gabe, kasu hauetan:
- Sarbidea eskatzeko baliatu zen kontratuaren indarraldia amaitzen denean.
- BBko erabiltzaileak baldintza hauetan xedatutakoa betetzen ez duelako susmoa dagoenean.
- BBko erabiltzailea sartzeko pasahitza iruzurrez erabiltzen ari direlako zantzuak daudenean.
- - Kontratuaren titularraren nortasuna erregistro-prozesuan ordeztu dutelako zantzuak daudenean.
- - Bezeroak datu faltsuak eman dituelako zantzuak daudenean.
Konpainiak legezko ekintzak bideratzeko eskubidea izango du, iruzurrez erabiltzearen ondorioz edo baldintza hauen erabileraren aurka sor daitezken kalteengatik.
Bosgarrena. Konpainiaren erantzukizuna
Konpainia behar adina ahaleginduko da, BBko erabiltzaileari zerbitzua etenik gabe eskaintzeko. Hala ere, gerta daiteke BB osoa erabilgarri ez egotea edo izapide eta kudeaketa jakin batzuk ezin egitea, hainbat arrazoi tarteko; besteak beste, larrialdiak, gainkarga edo konexioak, estekak huts egitea, arazoak sare-ekipoekin, interferentziak eta seinalearen indarra. Erabilgarri ez egonda ere BBko erabiltzaileak ez du ordainik jasotzeko eskubidea izango.
Konpainiak ez du erantzukizunik izango BBko erabiltzailearen gailuetan kalterik edo aldaketarik gertatzen bada, datuak, mezuak edo web-orriak galtzen badira edo gorde ez badira, edo berandutzeak gertatzen badira etenengatik edo BBren errendimendu arazoengatik. Orobat, Konpainia ez da erantzule izango haren kontrolpean ez dauden hirugarrenak legez kanpo sartzen badira eta kalteak eragiten badituzte.
BBn jasotako informazioa behar besteko arduraz bildu eta egiaztatu da.
Seigarrena. Gorabeheren berri ematea
BBko erabiltzaileak kontsultarik egin nahi badu BBri edo Baldintza hauei buruz, bezeroei arreta emateko Konpainiaren sailarekin harremanetan jar daiteke, web-orriko harremanetarako atalean.
Zazpigarrena. Pribatutasun-politika
Behar-beharrezkoak diren datu pertsonalak soilik eskatzen dira, BBko erabiltzailearekiko kontratu-harremanari eusteko eta hura garatu edo kontrolatzeko.
BBko erabiltzaileak ziurtatzen du emandako datuak egiazkoak, zehatzak eta osoak direla, eta eguneratuta daudela. Hartara, betebehar hori urratuz gero zuzeneko edo zeharkako kalterik sortzen bada, hura izango da erantzule. Ematen diren datu pertsonalak hirugarren batenak badira, ziurtatzen duzu Pribatutasun-politika honen berri eman diozula hirugarrenari eta haren baimena duzula datuak konpainiari emateko, aipatu diren xedeetarako.
Konpainiaren datu-basean txertatuko dira, batetik, ematen dizkiguzun datu pertsonalak eta, bestetik, ematen dizkiguzun datu gehigarriak eta ur-horniduraren zerbitzua ematearen ondorioz sortzen direnak, uraren ziklo osoaren bezeroak eta erabiltzaileak tratatzeko jardueraren barruan; zure kontratua edo eskaera kudeatzeko baliatuko dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero Konpainiak bideratzen duen tratamenduari buruz, BBko erabiltzaileak web-orriaren Pribatutasun-politika ikus dezake, baita Zerbitzuaren bezeroen eta erabiltzaileen datuak babesteko politika ere.
Edozein kasutan ere, eta bat etorriz Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016/679 Erregelamenduarekin (EB) zein datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin, zure datuak eskuratu, zuzendu edo ezabatu ditzakezu, baita aurka egin, eraman eta tratamendua mugatu ere. Horretarako, eskaera bidal dezakezu NANaren edo baliokide baten kopiarekin batera eta, hala badagokio, ordezkatze-agiriarekin batera. Bitarteko hauek balia ditzakezu bidaltzeko:
- Gure web-orria, harremanetan jartzeko atalean.
- Eskaera zerbitzuaren gure bulegoetako edozeinetan erregistra dezakezu.
Zortzigarrena. Jurisdikzioa eta Legeria aplikagarria
BBko baldintzak Espainiako legeriaren pean daude. Desadostasunik sortzen bada, aldeak berariaz jartzen dira Konpainiaren helbide soziala dagoen udalerriko Auzitegien jurisdikzioaren eta eskumenaren pean, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko araudiak besterik xedatzen ez badu.