Fundación Aquae

Gizarteak eta pertsonek aurrera egin
dezaten laguntzen

 

Aquae Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, eta hazkunde zein ekonomia eta gizarte garapen eredu berri baten inguruko pentsamendu eta gogoetarako erreferentzia gune bihurtzea du helburu nagusi; eredu horrek modu iraunkorrean erabiliko ditu natura baliabideak, ura bereziki.

Ikerketa, ezagutza eta esperientzia bultzatzea bilatzen dute bere ekintza eta proiektuek, teknologia inteligenteak garatu eta transferitzeaz gainera, eta pertsonen aurrerapen soziala eta eraldaketa ekonomiko eta sozial iraunkorra lortzen laguntzen dute.

Berrikuntza eta talentua dira ikerketa, berrikuntza teknologikoa eta bikaintasun profesionala euskarri dituen eraldatze-prozesu horren ardatzak.

Jarduera eremuak

Ezagutza

Uraren eta garapen iraunkorraren inguruko ezagutzaren sortzea, trukatzea eta hedatzea sustatzen ditugu, prestakuntza ekintzen bidez eta ikerketa zein ezagutzaren hedatzea babestuta.

Berrikuntza

Gizarte eredu ekintzaile eta sortzaile bat sustatzen dugu, aldaketa helburu duena.

Integrazioa

Desgaitasunen bat duten pertsonak ez baztertzearen eta lanean integratzearen aldeko gure konpromisoa dela-eta, helburu hori betetzeko ekintzak egiten ditugu.

Lankidetza

Aktore publiko eta pribatuekiko lankidetzan oinarrituta, esklusio arriskuan dauden pertsonen eta taldeen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten ekintzak babesten ditugu.

Kultura

Dibertsitatera eta espresio artistiko eta formatu berrietara zabaldutako kultura eta artea bultzatzen eta zabaltzen ditugu.

groupid: 20152, currentGroupId: 20152